Guztion artean lortuko dugu

GURE ALETXOA ESKAINIZ

Laguntzeko eta konfinamendu garai hau ahalik eta hoberen pasatzeko gogoz, dagoeneko egiten ari zareten jarduera batzuk sari ederrak dituzten lehiaketa bihurtzea proposatzen dizuegu, tokiko merkataritza laguntzeko pentsatuak.

Zuen ipuinak beste umeengana heltzea nahi dugu, musikariak leihoetara ateratzen jarraitzea, MAITE ZAITUT gehiago esatea eta batez ere, modu batean edo bestean aurrera atera gaitezen zuen aletxoa jartzen ari zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

LEHIAKETA

Musikari profesionala edo zalea zara eta konfinamendua hasi zenetik auzokideak alaitzen ari zara

Dena zure auzokideentzat ezta? Bada, besteok ere entzun nahi zaitugu.

Artistek euren balkoietan egiten dutena fenomeno garrantzitsu bihurtu da egun gogor hauetan.

Animatu eta ezagutzera eman, grabatu zaitez edo zure bizilagunari grabatzen utzi, finean, guregana heltzeko, eta bide batez sari ederrak lortzen saiatu.

OINARRIAK ETA SARIAK IKUSI
LEHIAKETAK

Zuen etxeetan artelan bikainak egiten ari zarete, irudimen itzelarekin, ipuin zahar eta berriak beste dimentsio batera eramaten ari zarete. Errepresentazio harrigarriekin (atrezzoa barne), zuen seme-alabek eta zuen senide eta lagunek mugikorraren bidez gozatzeko

Ez zaitezte gelditu! Mesedez, pentsa ezazue zuen ipuinek ume asko alaitu ditzaketela.

Eta guraso askoren isolamendua erraztu. Partekatu itzazu! Egizu beraiengatik, edo sari ederrengatik, nahi duzunagatik, baina egizu, mesedez.

OINARRIAK ETA SARIAK IKUSI
LEHIAKETA

Egun osoa mugikorrarekin egongo zarenez, joko/lehiaketa batekin aprobetxatu dezazun proposatzen dizugu.

Zure konfinamenduko parte-hartzaile guztiak elkartu eta egin dezakezuen argazkirik onena egin ezazue.

Denetarik balio du, beno…ia denetarik. Zuen irudimena aske utzi eta tarte dibertigarri bat pasa dezazuen eskatzen dizuegu, argazkilari profesional bihurtuz eta, gainera, sari bat lortzeko aukerarekin.

Adi egon zaitezte, hurrengo egunetan posatu onenak lortzeko aholku batzuk emango dizkizuegu eta.

OINARRIAK ETA SARIAK IKUSI
LEHIAKETA

Bizitzen ari garen egoera honetan gertukoei Maite zaitut esateko gai ez bazara (batez ere nagusiei), euskaldunegia eta antzinakoegia zarelako da 😉

Maite zaitut esan, Wassap bidez, argazki bidez, Skype bidez edo leihotik, edo nahi duzun moduan, baina gertukoei maite dituzula esan 😉

Eta egiteaz gain bidaltzen badiguzu, mundu guztiak jakingo du. Finean, MAITE ZAITUT esateko une egokia da, saria lortzeko bada ere

OINARRIAK ETA SARIAK IKUSI
GUTUNAK /

HAUZNARKETAK

Gertatzen ari denaren gaineko gogoetak partekatzeko egunak dira, etxe barruan gaude eta esateko gauza asko ditugu, eta horretarako sareak aprobetxatuko ditugu. Orrialde honetatik gogoeta horietako asko biltzeko abiapuntu izan nahi dugu, etorkizunean hobetzeko balio izateko.

Errespetuz emandako edozein iritzi ongi etorria izango da foro honetan. Anima zaitez beharrezkoak diren gogoetak uztera, zureak izan edo ez. (Edozein pertsonak sareetan publikoki idatzitako gutunak ere onartzen dira, egilea aipatzen denean, betiere)

GUTUNAK IKUSI
DESPUÉS DE LA REFLEXIÓN…

¿QUÉ HAS APRENDIDO?

Badakigu gauzen alde ona begiratu behar dela beti, eta konfinamendu hau amaituko dela jakinda, uste dugu garrantzitsuena guzti honetatik zerbait ikastea dela. Ziur bakoitzak zerbait ezberdina ikasiko duela, baina partekatzen badugu, guztiok izango dugu zerbait gehiago ikasteko aukera. Anima zaitez eta nahi duzunean zure aletxoa jar ezazu.

VER CARTAS